Anduetza natura-parkera irteera – El alumnado de Primaria ha estado en el parketxe Anduetza

Joan den asteazkenean, maiatzaren 29an, LHko ikasle guztiak Zegamako Anduetza parketxera egun osoko irteera egin zuten. 

Parketxea Zegamako Anduetza baserrian dago, Aizkorriren magalean, Aizkorri-Aratz natura-parkearen kultura eta paisaia aberastasunaz gozatzeko leku paregabean. Aizkorri-Aratz natura-parkea ikusteko, sentitzeko eta interpretatzeko beste modu bat eskaintzen du, hau da, ez du parkeko natura aberastasuna bakarrik erakusten, honekin bat, mendeetan zehar naturaren eta gizakiaren arteko elkarbizitzak sortu duen paisaia kulturala ere azaltzen du.

Han, gure ikasleek baserritar baten laguntzaz, ingurunea ezagutzeaz gain, baratzak, berotegiak eta bertako produktuak ikusteko aukera izan zuten.

El parketxe se encuentra en el caserío Anduetza. Al pie de la sierra de Aizkorri, es el lugar idóneo para disfrutar de la riqueza cultural y paisajística del parque natural Aizkorri-Aratz.

Ofrece otra forma de mirar, sentir e interpretar el parque natural Aizkorri-Aratz; no solo enseña la riqueza natural del parque, sino que también muestra el paisaje cultural que la convivencia entre el ser humano y la naturaleza ha creado a través de los siglos.

Allí, nuestros alumnos, con la ayuda de un baserritarra, además de conocer el entorno, vieron huertas, invernaderos y productos autóctonos.

Volver arriba