Berdinen arteko laguntza: Bitartekaritza – Apoyo entre iguales: Mediación

Aste honetan, Maria Reina Eskolak Bitartekaritza proiektua martxan jarri du. Liskarren bat izan duten bi pertsonek elkarrekin eseri, elkar entzun eta arazoa konpondu ahal izateko konpromezuren bat har dezaten espazio egokia eskaintzea da Bitartekaritzaren xede nagusia. LH 4, 5 eta 6ko ikasleei zuzenduriko proiektua da.

Helburu hori lortu ahal izateko, gatazken kudeaketan jarduteko formakuntza zehatza jaso duten bi ikaskideren laguntza eska dezakete ikasleek. Arazoari buruz hitz egin eta era positiboan akordio batera iris daitezen saiatuko dira Bitartekaritza lana egiten duten ikasleak.

Gelakideek eurek hautatzen dituzte, bozketa bidez, Bitartekari izateko egokienak diren ikasleak. Pertsona zintzoak, zuhurrak, ausartak eta bihotz onekoak izan behar dute Bitartekariek, izan ere, gatazken kudeaketa egokia egiteko, ezinbestekoa da parte hartzaileek errespetatuak, entzunak eta modu justu batean tratatuak izan direla sentitzea. 

Egoera gatazkatsuan dauden pertsonen arteko komunikazioa erraztu, gatazka horretan gertatzen ari dena argitzen lagundu eta akordio batera iristen laguntzea da Bitartekarien lana. 

Formakuntza garrantzitsua seriotasunez eta arduraz burutu ostean, beraz, Bitartekariek euren lanari ekingo diote!

Esta semana, Maria Reina Eskola ha puesto en marcha el proyecto de Mediación. El objetivo principal de la Mediación es ofrecer un espacio adecuado para que las dos personas que han tenido algún tipo de enfrentamiento se sienten, se escuchan y se comprometan a solucionar el problema. Es un proyecto dirigido al alumnado de 4º, 5º y 6º de Primaria.

Para la consecución de este objetivo, los alumnos y alumnas pueden solicitar la colaboración de dos compañeros y compañeras con formación específica para la gestión de conflictos. El alumnado de Mediación tratará de hablar del problema y llegar a un acuerdo en positivo.

Son los propios compañeros de clase los que eligen, mediante votación, a los alumnos más idóneos para ejercer de Mediadores. Los mediadores deben ser personas honestas, prudentes, valientes y de buen corazón, ya que para una correcta gestión de los conflictos es imprescindible que los participantes se sientan respetados, oídos y tratados de una manera justa.

La labor de los Mediadores es facilitar la comunicación entre las personas en situación conflictiva, ayudar a esclarecer lo que está ocurriendo en ese conflicto y ayudar a llegar a un acuerdo.

¡Tras una formación importante con seriedad y responsabilidad, los Mediadores iniciarán su trabajo!