DBH1en parte-hartzea «Planeta dantzan» programan – Participación de 1º de ESO en el programa «Planeta dantzan»

Maria Reina Eskolako DBH1eko ikasleek «Planeta Dantzan» programan parte hartu dute. Programa hau ingurumen-hezkuntzako (Cristina-Enea Fundazioa) eta arte-sorkuntzako (Malandain Ballet Biarritz) eragileen arteko lankidetzari esker egin da.

Planeta dantzan hezkuntza-programak ingurumen-mezu erakargarria helarazi nahi du, metodologia eta baliabide berritzaileak erabiliz, hezkuntza-programak aberastu eta ikasleak dantzara eta arte-sorkuntzara hurbiltzeko.

Planeta dantzan Iruñeko, Donostiako eta Biarritzeko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei zuzenduta dago. Ikasleek egungo ingurumen-krisiari buruzko ezagutzak eskuratu dituzte, eta arazoa konpontzeko irtenbide baliagarriak proposatu dituzte. Hori guztia ibilbide pedagogiko baten bidez landu da, ikasgelako dantza-tailerrak, balleta bistaratzea eta ingurumen-hezitzaileek diseinatutako unitate didaktiko bat garatzea barne.

Programa hainbat saiotan egin da, beste ikastetxe batzuekin elkarlanean. Zalantzarik gabe, hasiera-hasieratik jarduera originala izan da, eta ikasleak mugimenduz, musikaz eta ingurumen-kontzientziaz beteriko mundu batean murgildu dira.

El alumnado de DBH1 de Maria Reina Eskola ha participado en el programa “Planeta Dantzan”. Este programa se ha realizado gracias a la colaboración entre agentes de educación ambiental (Fundación Cristina-Enea) y de creación artística (Malandain Ballet Biarritz). 

El Programa educativo Planeta dantzan busca transmitir un mensaje medioambiental de forma atractiva, utilizando metodologías y recursos innovadores, que enriquezcan los programas educativos y acerquen al alumnado a la danza y a la creación artística.

Planeta dantzan está dirigido a escolares de primer ciclo de Educación Secundaria de Pamplona, San Sebastián y Biarritz. El alumnado ha adquirido conocimientos sobre la actual crisis ambiental y ha propuesto salidas válidas para resolver el problema. Todo ello se ha trabajado a través de un itinerario pedagógico, que incluye talleres de danza en clase, visualización del ballet y desarrollo de una unidad didáctica diseñada por educadores ambientales.

El programa se ha realizado en varias sesiones en colaboración con otros centros educativos. No cabe duda que ha sido una actividad original desde el primer momento, donde el alumnado se ha sumergido en un mundo de movimiento, música y conciencia ambiental. 

Volver arriba