LH 5. eta 6. mailako ikasleak operan – El alumnado de 5º y 6º de Educación Primaria en la ópera

LH 5 eta 6. mailakoak Kursaalera joan dira “Goazen operara” ikuskizunaz gozatzera. Oraingo honetan, Donizettiren “Maitasun elixirra” ikusi eta entzuteko aukera izan dute.

Pianoa izan da operako protagonista, ahots ezberdinekin batera. Era berean, istorioa kontatu diete antzerkia abestuz.

Ikasleek asko gozatu dute eta biziki txalotu dute.

El alumnado de 5º y 6º de Primaria ha acudido al espectáculo “Goazen operara” que se ofrece en el Kursaal. En esta ocasión han tenido la oportunidad de ver y escuchar el “Amor elixir” de Donizetti.

El piano ha sido el protagonista de la ópera junto a diferentes voces. Asimismo, les han contado la historia cantando teatro.

Los alumnos han disfrutado mucho y lo han aplaudido efusivamente.

Maria Reina Eskolako DBH 4. mailako ikasleak auzolana egiten – El alumnado de 4º de ESO de Maria Reina Eskola realizando auzolana

Cristina Enea fundazioko kideak, gure eskolako baratzaren arduradunekin harremanetan jarri ziren, eskola ondoan ditugun sagarrondoen zainketaz arduratzeko proposamena luzatzeko. Oso egokia iruditu zitzaigunez, “ PROIEKTU KOMUNITARIO” gaiaren barruan gure 4.DBHko ikasleekin parte hartzea erabaki genuen. Honela, Cristina Enea fundazioak duen “FruitOndoan” proiektuaren parte gara eta beti ere proiektuaren arduradunak ematen dizkigun arauak eta gomendioak kontutan izanda, taldean eta elkarlanean lan egingo dugu.

Los miembros de la fundación Cristina Enea, se pusieron en contacto con los responsables de la huerta de nuestra escuela para prolongar la propuesta de encargarse del cuidado de los manzanos que tenemos junto a la escuela. Como nos pareció muy oportuno, decidimos participar con nuestros/as alumnos/as de 4º de ESO dentro del tema “PROYECTO COMUNITARIO”. Así, formamos parte del proyecto “FruitOndoan” de la Fundación Cristina Enea y, teniendo en cuenta las normas y recomendaciones que nos dé el responsable del proyecto, trabajaremos en equipo y en colaboración.

Inauterien ospakizuna – Celebración del carnaval

Maria Reinako ikasleek inauteriak ospatu dituzte Olinpiadak gaitzat hartuta.
Jolastokia kirolariz eta argi-zuziz bete da Olinpiadei hasiera emateko.
Familiek haurrek prestatutako dantzez gozatu dute. 
Azken batean, inauteri arratsaldez kolorez eta mozorroz bete da eskola.

El alumnado ha celebrado el carnaval con la temática de Las Olimpiadas.

El patio se ha llenado de niños y niñas disfrazados de atletas y de antorchas que han dado comienzo a Las Olimpiadas.

Las familias han podido disfrutar de las coreografías pensadas para cada deporte.

En definitiva, una gran variedad de disfraces que han llenado de color la tarde el carnaval.

Haur hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko gelako ikasleek astero esperimentuak egiten dituzte – Los niños y niñas de las aulas de 3, 4 y 5 años todas las semanas hacen experimentos

3, 4 eta 5 urteko haurrak astero joaten dira zientzia gelara. Aste hauetan argiaren gaia landu dute.

Nondik dator argia? Eta ilunpetan ikusten da? Zer gertatzen da koloreekin? Kolore urdinarekin eta berdearekin? Zer kolore lortzen dut?… Galdera guztiei erantzuteko, koloreekin, itzalekin, haien tamainarekin eta, jakina, argiarekin esperimentatu dute, hipotesiak egin dituzte eta manipulazioaren bidez beren ondorioak atera dituzte.

Oso hunkigarria izan da, asko gozatu dute  eta konturatu gabe asko ikasi dute.

Orain beste esperimentu bat pentsatuko dugu.

Estas semanas han trabajado el tema de la luz.

¿De dónde viene la luz? ¿Y se ve en la oscuridad? ¿Qué pasa con los colores? ¿Con el color azul y el verde? ¿Qué color consigo?… Para responder a todas las preguntas, han experimentado con los colores, las sombras, su tamaño y, por supuesto, la luz, han elaborado hipótesis y han sacado sus propias conclusiones a través de la manipulación.

Ha sido muy emotivo, han disfrutado mucho y han aprendido mucho sin darse cuenta.

Ahora pensaremos en otro experimento.

Agata Deuna ospatuz – Celebrando Santa Águeda

Gaur urtero egiten dugun bezala, tradizioa jarraituz Agata Deuna ospatu dugu Egia auzoan.

LHko 3. eta 4. mailakoak kalez kale eta “La Paz”  egoitzara Agata Deuna ospatuz joan dira koplak eta abestiak makilaz joz.

Auzokideak eta “La Paz“ egoitzako aitona – amonak oso pozik jarri dira abestiak entzuterakoan.

Como todos los años y siguiendo la tradición hoy hemos celebrado Santa Águeda en Egia.

El alumnado de 3º y º de E. Primaria ha renovado la tradición cantando las coplas y canciones, acompañadas de los “makilas” por las calles del barrio y en la residencia de personas mayores “La Paz”

Todos y todas se han que dado muy contentos con la visita en la residencia de personas mayores y los vecinos y vecinas del barrio.

Badatoz! Hemen dira Kaldereroak – ¡ Ya llegan! , ¡ya están aquí! los Caldereros y Caldereras

Haur Hezkuntzako kaldereroen konpartsak gure eskolako gelak eta korridoreak girotu ditu gaur. Koloretako arropak, txanponak dituzten kapelak, kateak eta, nola ez?, hartz batekin batera, kalejira hasi dute 15:30ean txokolatez eta era guztietako metalezko tresnez lagunduta, inauteriak laster etorriko direla iragarriz.

Patioan kokatutako kanpamentua izan da kalderero eta galdarategi guztien topagunea.

Haurrek primeran pasatu dute mailuekin, tapakiekin, zartaginekin… zarata egiten.

La comparsa de caldereros de Educación Infantil hoy ha ambientado las aulas y los pasillos de nuestra escuela. Ataviados/as de ropas de colores, sombreros con monedas , cadenas y por supuesto, ¿cómo no? acompañados de un oso, han comenzado la kalejira a las 15:30 h a ritmo de chocolateras y todo tipo de utensilios de metal anunciándonos que pronto llegan los carnavales.

El campamento situado en el patio ha sido el punto de encuentro de todos y todas los caldereros y caldereras.

Los niños y las niñas se lo han pasado genial haciendo ruido con sus martillos, tapas, sartenes,…

Berdinen arteko laguntza: Bitartekaritza – Apoyo entre iguales: Mediación

Aste honetan, Maria Reina Eskolak Bitartekaritza proiektua martxan jarri du. Liskarren bat izan duten bi pertsonek elkarrekin eseri, elkar entzun eta arazoa konpondu ahal izateko konpromezuren bat har dezaten espazio egokia eskaintzea da Bitartekaritzaren xede nagusia. LH 4, 5 eta 6ko ikasleei zuzenduriko proiektua da.

Helburu hori lortu ahal izateko, gatazken kudeaketan jarduteko formakuntza zehatza jaso duten bi ikaskideren laguntza eska dezakete ikasleek. Arazoari buruz hitz egin eta era positiboan akordio batera iris daitezen saiatuko dira Bitartekaritza lana egiten duten ikasleak.

Gelakideek eurek hautatzen dituzte, bozketa bidez, Bitartekari izateko egokienak diren ikasleak. Pertsona zintzoak, zuhurrak, ausartak eta bihotz onekoak izan behar dute Bitartekariek, izan ere, gatazken kudeaketa egokia egiteko, ezinbestekoa da parte hartzaileek errespetatuak, entzunak eta modu justu batean tratatuak izan direla sentitzea. 

Egoera gatazkatsuan dauden pertsonen arteko komunikazioa erraztu, gatazka horretan gertatzen ari dena argitzen lagundu eta akordio batera iristen laguntzea da Bitartekarien lana. 

Formakuntza garrantzitsua seriotasunez eta arduraz burutu ostean, beraz, Bitartekariek euren lanari ekingo diote!

Esta semana, Maria Reina Eskola ha puesto en marcha el proyecto de Mediación. El objetivo principal de la Mediación es ofrecer un espacio adecuado para que las dos personas que han tenido algún tipo de enfrentamiento se sienten, se escuchan y se comprometan a solucionar el problema. Es un proyecto dirigido al alumnado de 4º, 5º y 6º de Primaria.

Para la consecución de este objetivo, los alumnos y alumnas pueden solicitar la colaboración de dos compañeros y compañeras con formación específica para la gestión de conflictos. El alumnado de Mediación tratará de hablar del problema y llegar a un acuerdo en positivo.

Son los propios compañeros de clase los que eligen, mediante votación, a los alumnos más idóneos para ejercer de Mediadores. Los mediadores deben ser personas honestas, prudentes, valientes y de buen corazón, ya que para una correcta gestión de los conflictos es imprescindible que los participantes se sientan respetados, oídos y tratados de una manera justa.

La labor de los Mediadores es facilitar la comunicación entre las personas en situación conflictiva, ayudar a esclarecer lo que está ocurriendo en ese conflicto y ayudar a llegar a un acuerdo.

¡Tras una formación importante con seriedad y responsabilidad, los Mediadores iniciarán su trabajo!

0-6 urteko etapak bullying-aren prebentzioan duen garrantzia – La importancia de la etapa 0-6 años en la prevención del bullying

Gizartea gero eta kezkatuago dago eskola-jazarpenak dakarren arazo larria ahalik eta modu eraginkorrenean ulertu eta jorratzeko. Gurasoei eta fenomeno horretan inplikatutako langile guztiei laguntza eskaini ahal izateko, garrantzitsua da kontzeptuak argitzea, normalaren eta problematikoaren arteko muga noiz gurutzatzen den jakitea, azkar eta eraginkortasunez erantzuten lagunduko diguten gakoak izatea; azken batean, zer den kezkagarria eta zer ez ulertzea.
Horretarako, eskola-jazarpenaz ari garenean nahiko esploratu gabeko etapa batean oinarritzen da hitzaldi hau. 0 eta 6 urte bitartean gaude, prebentzioaren garrantzia azpimarratzeko. Jokabide oldarkorrak ez dira nerabezaroan bakarrik gertatzen, eta ez dira ohikoagoak garapenaren etapa berantiarretan. Agresibitatea jaiotzen garenetik erakusten dugun jokabidea da, erantzuna, hasieratik landu eta bideratu beharreko jokabidea.

La sociedad cada vez está más preocupada por entender y abordar de la manera más efectiva posible el grave problema que supone el acoso escolar. Para poder ofrecer ayuda a padres y madres y a todo el personal implicado en dicho fenómeno, es importante aclarar conceptos, saber cuándo se cruza el límite entre lo normal y lo problemático, tener claves que nos ayuden a dar respuesta de manera rápida y eficiente; en definitiva, entender qué es preocupante y qué no.
Para ello, esta charla se centra en una etapa bastante inexplorada cuando hablamos de acoso escolar. Nos situamos entre los 0 y los 6 años, para resaltar la importancia de la prevención. Las conductas agresivas no se dan solo en la adolescencia, ni son más típicas en etapas etapas tardías del desarrollo. La agresividad es una conducta, una respuesta, que mostramos desde que nacemos, un comportamiento que hay que trabajar y encauzar desde el principio.

Maria Reinaren konpainiak 50. urteurrena ospatu du – La compañía de Maria Reina celebra su 50 aniversario

Aurtengo Haur Danborradako desfilea oso berezia izan zen Maria Reina Eskolarentzat. Egiako konpainiak 50 urte bete zituen lehen aldiz haur danborrada atera zuenetik.

1973an jarri zen martxan danborrada. Bere jatorriaren omenez, konpainiak Donosti Gain Elkartearekin batera hainbat musika-pieza jo zituen Plaza Haundin, eta oso topaketa hunkigarria izan zen.

Goizean Donostiako kaleetan desfilatu ondoren, arratsaldean Maria Reina Parrokiako konpainiarekin ere jo zuten.

Oso egun berezia eta polita izan zen, eta ziur taldekide guztien oroimenean geratuko dela.

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu konpainia honek hasierako gogo eta ilusio berberarekin jarrai dezan denbora eman duten pertsona guztiei.

El desfile de este año en la Tamborrada Infantil fue muy especial para Maria Reina Eskola. La compañía de Egia cumplió 50 años desde que sacara por primera vez su tamborrada infantil.

En 1973 fue el año en que se puso en marcha la tamborrada. Como homenaje a sus orígenes, la compañía tocó junto con la Sociedad de Donosti Gain varias piezas musicales en Plaza Haundi, siendo un encuentro muy emotivo.

Después de desfilar por la mañana por las calles de Donosti, a la tarde también tocaron junto con la compañía de la Parroquia de María Reina.

Fue un día muy especial y bonito, que seguro que quedará en el recuerdo de todos sus componentes.

Aprovechamos la ocasión para agradecer a todas las personas que han dedicado y dedican su tiempo a que esta compañía se mantenga con la mismas ganas e ilusión que en sus comienzos.

Maria Reina Eskolako ikasleek danborrada ospatu dute eskolan – El alumnado de Maria Reina Eskola celebra la tamborrada en la escuela

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak eskolako jolastokian bildu dira danborrada ospatzeko. Sukaldari soinekoak 2 urteko haurrengandik 12 urteko ikasleengana San Sebastian bezpera Donostiako martxa jotzen hasi dira, aurten bere 50. urteurrena ospatzen duen Maria Reina konpainiari eskainia.
Denek, adinaren arabera antolatuta, gogotsu jo dute musika errepertorioa patioan desfilatu duten bitartean.
Danbor hotsekin batera senideen irribarreak entzun ahal izan dira.
GORA DONOSTIA

El alumnado de Educación Infantil y Educación Primaria  se ha reunido en el  patio de la escuela para celebrar la Tamborrada. Vestidos de cocineros y cocineras desde los niños y niñas de 2 años hasta el alumnado de 12 años han comenzado la víspera de San Sebastián tocando la marcha de San Sebastián, dedicada a la compañía María Reina que este año celebra su 50 aniversario.

Todos y todas organizados por edades han tocado con entusiasmo el repertorio musical mientras han desfilado en el patio.

Los sonidos de tambores han sido acompañados por las sonrisas de los familiares que han venido a verles tocar.

GORA DONOSTIA