0-2 urteko haurrak psikomotrizitate gela – Los niños-as de 0-2 años el aula de psicomotricidad

Psikomotrizitateko gelan dauden haur-eskolako (0-2 urte) haurrak jolasaren bidez gozatu eta garatzen dira.

Lau hankan ibiltzearen, objektuak manipulatzearen eta ingurunea miatzearen bidez, muskuluak indartzen dituzte, mugimenduak koordinatzen dituzte eta gorputz-kontzientzia garatzen dute.

Alderdi eragileaz gain, psikomotrizitateak haurren garapen kognitiboa eta emozionala bultzatzen du. Psikomotrizitate-saioetan, miaketa eta esperimentazioa sustatzen dira, eta horrek inguruko mundua ulertzen eta jakin-mina eta sormena garatzen laguntzen die. Era berean, beste haur batzuekin elkarreragiten dute, harremanak izaten, komunikatzen eta emozioak erregulatzen ikasiz, eta horrek garapen sozioemozionalean laguntzen die.

En la escuela infantil (0 – 2 años) en el aula de psicomotricidad disfrutan y se desarrollan a través del juego.

A través del gateo, manipulación de objetos, y exploración del entorno fortalecen sus músculos,  coordinan movimientos y desarrollan la conciencia corporal.

Además del aspecto motor, la psicomotricidad favorece el desarrollo cognitivo y emocional en la infancia. Durante las sesiones de psicomotricidad, se fomenta la exploración y la experimentación, lo que les ayuda a comprender el mundo que les rodea y a desarrollar su curiosidad y su  creatividad. Asimismo interactúan entre iguales aprendiendo a relacionarse, a comunicarse y a regular sus emociones, lo que contribuye a su desarrollo socioemocional.

Apirilaren 2an Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Eguna ospatzen da – El 2 de Abril se celebra el Día Mundial de Concienciación del autismo

“Autismoa zugandik gertu” lelopean, elkarte-mugimenduak autismoaren prebalentzian jartzen du arreta, eta baita autistak gure ondoan daudela ikusaraztean ere. 

Sentsibilizazio-kanpainaren helburua, autismoa duten pertsonekiko eta haien familiekiko ulermena, tolerantzia eta errespetua lortzea da. Horretarako herritarren jarrera aldaketa sustatuz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik esteka honetan: https://diamundialautismo.com/

Maria Reina eskolan, 2019-20. ikasturtean, Gautenako gela iraunkorra ireki zen. Orduz geroztik, ikasle hauen hezkuntzaz, ikasgela honetako profesional-taldea arduratzen da eta hauen helburua, ikasle hauen integrazioa errealitate bihurtzea da. Horretarako, ikastetxeak eskaintzen dituen ingurune nahiz jarduera guztietan ikasle hauen parte hartzea bilatzen da.

Arranca la campaña del Día Mundial del Autismo 2024 - Autismo España

Bajo el lema “Autismo cerca de ti”, el movimiento asociativo pone el foco en la prevalencia del autismo y en visibilizar que las personas autistas están a nuestro lado.

La campaña de sensibilización persigue generar un cambio de actitud en la ciudadanía que desemboque en comprensión, tolerancia y respeto hacia las personas con autismo y sus familias.

Para más información clica en el enlace https://diamundialautismo.com/ 

En María Reina eskola en el curso 2019-20 se abrió el aula de Gautena. Desde entonces , el equipo de profesionales de este aula se encarga de la educación de los alumnos/as, teniendo como objetivo que  la integración de estos alumnos sea una realidad, procurando su participación en todos los entornos y actividades que se pueden ofrecer desde el centro.

Iritsi zaigu Korrika txikia Egiara! – ¡Ha llegado la Korrika txikia a Egia!

Giro ederrean aritu gara auzoko eskola desberdinak lekukoa jasoaz. Plazaundin bildu gara jaialdiari amaiera emateko euskararen aldeko leloak irakurri eta abesti eta hamaiketako artean ospatzeko. Jarrai dezagun ospakizunarekin bihar ere auzoko kaleak korrika zeharkatuz! HARRO HERRI KORRIKA!!

Hemos estado en un buen ambiente recogiendo el testigo las diferentes escuelas del barrio. Nos hemos reunido en Plazaundi para clausurar el festival con la lectura de lemas a favor del euskera y su celebración entre canciones y hamaiketako. ¡Sigamos con la celebración mañana también recorriendo corriendo las calles del barrio! HARRO HERRI KORRIKA!!

HH5 urteko ikasleak Mila Kolore programa Ongi etorri eskolara proiektuan – El alumnado del aula de 5 años en el programa Mila Kolore del proyecto Ongi etorri eskolara

Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleek Mila Kolore programan parte hartu dute.

Gelan kultura aniztasuna lantzeko dinamika desberdinak egin dituzte. Herrialde desberdinetako karetak margotu dituzte, eta gero herrialde horietako musikarekin taldeka dantza egin dute.

Oso harrera ona izan du tailer honek ikasleen artean.

El alumnado del aula de 5 años de Educación Infantil ha participado en el programa Mila Kolore.


En el aula han realizado diferentes dinámicas para trabajar la diversidad cultural. Han pintado caretas de diferentes países, y luego han bailado en grupo con música de esos mismos países.
Este taller ha tenido muy buena acogida entre el alumnado.

Maria Reina Eskolak aurtengo Korrikan parte hartuko du! – ¡Maria Reina Eskola participará en la Korrika de este año!

Maria Reina Eskolak aurtengo Korrikan parte hartuko du! Guk ere kilometroa erosi dugu eta dagoeneko badakigu zein izango den gure ibilbidea. Polloe aurrean dagoen autobus geltokian espero zaituztegu gurekin batera lekukoa eramateko! Etorri eta batu zaitezte gure hizkuntzaren festa eder honetara!

¡Maria Reina Eskola participará en la Korrika de este año! Nosotros también hemos comprado el kilómetro y ya sabemos cuál va a ser nuestro recorrido. ¡Os esperamos en la parada de autobús frente a Polloe para llevar el testigo con nosotros! ¡Venid y uníos a esta hermosa fiesta de nuestra lengua!

Tailer sentsoriala – Taller sensorial

Haurrak, zentzumenen bitartez eta jolasa oinarri delarik, mundua deskubritzen hasten dira.

Ekintza honetan ogi birrindua erabili dugu haurrak material ezberdinekin esperimentatu dezaten.

Erabili diren materialak hauek dira: ogi birrindua, goilarak, tamaina ezberdineko ontziak, enbudoak, koladoreak…

Hau guztiarekin haurrak, ukitu, dastatu, bete-hustu, objetuak ezkutatu… egiten dute.

Los niños y niñas, a través de sus sentidos y en base al juego, empiezan a descubrir el mundo.

En esta acción hemos utilizado pan rallado para que los niños experimenten con diferentes materiales.

Los materiales utilizados son: pan rallado, cucharas, recipientes de diferentes tamaños, embudos, coladores…

Con todo esto, los niños tocan, saborean, llenan-vacían, ocultan sus objetos…

Inspira STEAM Proiektua – Proyecto de Inspira STEAM

LH6ko ikasleek Inspira STEAM proiektuan parte hartu dute otsaila eta martxoa bitartean. Inspira STEAM proiektu aitzindaria da Euskadin, eta gazteen artean, batez ere nesken artean, Zientziarekiko eta Teknologiarekiko interesa sustatzea du helburu. Emakumeek eta gizonek ematen dituzten sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarritzen da, ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren munduko profesionalak. Lehen Hezkuntzako ikasleen artean STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzeko proiektu batean talde-mentoretza erabiltzen duena. 

Proiektu honen motorea mentoreak dira, borondatez neska-mutilei beren egunerokotasuna hurbiltzen dietenak, eskola-orduetan egiten dituzten sei lan-saioen bidez. Pertsona horiek guztiak Zientzia eta Teknologiako profesionalak dira, eta hainbat esparrutan egiten dute lan: akademikoan, enpresaritzan, ikerketan, kudeaketan, etab.

Ikasleen iritziz, oso saio eta ekintza interesgarriak burutu dituzte eta hauei esker, izugarri ikasi dute!!!

El alumnado del 6º de Educación Primaria ha participado en el proyecto Inspira STEAM entre febrero y marzo. Inspira STEAM es un proyecto pionero en Euskadi que busca fomentar el interés por la ciencia y la tecnología entre los/as jóvenes, especialmente entre
las chicas. Se basa en acciones de sensibilización y orientación de mujeres y hombres, profesionales del mundo de la investigación, la ciencia y la tecnología. Proyecto en el que se utiliza la mentoría grupal en un proyecto de promoción de STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) entre el alumnado de primaria.

El motor de este proyecto son las mentoras, que de forma voluntaria acercan su día a día a los/as chavales a través de las seis sesiones de trabajo que realizan en horario lectivo. Todas estas personas son profesionales de la Ciencia y la Tecnología que
trabajan en diferentes ámbitos: académico, empresarial, de investigación, de gestión, etc.

En opinión de el alumnado, ha realizado sesiones y acciones muy interesantes y gracias a ellas, ¡¡¡han aprendido muchísimo!!!

DBHko 4. mailako ikasleek sagarrondoak landatu dituzte – El alumnado de 4º de ESO ha plantado manzanos

DBHko 4. mailako ikasleek sagarrondoak landatu dituzte eta ingurumenaren garrantziaz ohartu dira. Era berean, garapen jasangarriaren helburuez jabetu dira.

Oraingoan, 4 sagarrondo birlandatu dituzte. Hemendik aurrera, zaintzaz eta ondo mantentzeaz arduratuko dira.

El alumnado de 4º de ESO ha plantado manzanos y se ha dado cuenta de la importancia del medio ambiente. De la misma manera, ha tomado conciencia de los objetivos de desarrollo sostenible.

En esta ocasión, ha replantado 4 manzanos. A partir de ahora, se encargará de su cuidado y mantenimiento.

Haziberria proiektua: zuhaitzak landatuz, ingurumena zainduz! – Proyecto Haziberria: ¡Plantando árboles, cuidando el medio ambiente!

Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako udaleko Parke eta Lorategien sailak, bertako espezien biziraupena bermatu eta horren garrantziaz etorkizuneko hiritarrak diren ikasleak sentsibilizatu eta kontzientziatzeko Haziberria egitasmoaren proiektuan, gure DBH1eko ikasleek parte hartu dute.

Fase ezberdinak dituen proiektu honetan, kontzeptu ezberdinak landu dira, udaletxearen ekipamendu ezberdinak ezagutu dira eta azken fasean, bertako espezieen bizirautea bermatzeko landaketa bat egin da gure eskolako ingurunean; beti ere, udaletxearen zein Cristina Enea Fundazioaren gidaritza eta laguntza pedagogikoarekin.

Ikasleek primeran pasa dute ekintza hau aurrera eramaten eta bertako espezieek bertako ekosistemari suposatzen dien onurei buruz kontzientzia hartzeko aukera bikaina izan da!

Nuestro alumnado de DBH1 ha participado en el proyecto Haziberria de sensibilización y concienciación de los futuros ciudadanos sobre la supervivencia de las especies autóctonas gracias a “La Fundación Cristina Enea y el área de Parques y Jardines del Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián”.

En este proyecto, que consta de diferentes fases, se han trabajado diferentes conceptos, se han conocido los diferentes equipamientos del Ayuntamiento y en la última fase se ha llevado a cabo una plantación para garantizar la supervivencia de las especies autóctonas en nuestro entorno escolar, con el liderazgo y apoyo pedagógico tanto del Ayuntamiento como de la Fundación Cristina Enea.

¡Los alumnos se lo han pasado en grande llevando a cabo esta acción y ha sido una excelente oportunidad para tomar conciencia de los beneficios que supone para el ecosistema local las especies autóctonas!