fbpx

Gimnasia erritmikoa

Gimnasia erritmikoa musika-konposizioetaz laguntzen den balleteko, gimnasiako eta dantzako elementuak konbinatzen dituen kirol diziplina bat da. 

Gimnasia erritmikoa armonia eta edertasuna jorratzen dute mugimendu sortzaile eta gorputz expresioen bitartez.  Hunkitu dezakeen satisfakzio estetiko bat transmititzen du ikusten duenarengan.

Ariketak bakarkakoak edo taldeka izan daitezke eta aparatuez lagunduta izan daitezke, pilota, soka, uztaia, zinta eta mazoak.

Kirol honetan gorputz-malgutasunak garrantzi handia dauka eta aktiboki lantzen da sesio bakoitzean.

Nahiz eta tradizioz emakumeena den kirol bat izan, azken urteetan, arrakastarekin mutil ugari animatu dira kirol hau probatzera. 

Gure eskolan Donostiako CLUB IZAR LEKU-k kudeatzen du, izaera ez-leihakorra du eta ikasturtean zehar Donostiako beste eskolak parte hartzen duten erakustaldietan hartzen dute parte gure gimnastek.

Helburuak

  • Gorputza beraz jabetu, bere aukera eta mugetaz.
  • Lateralitatean lan egin, esker-eskuma ezberdindu eta gorputzaren bi aldeak landu.
  • Musikaren erritmoarekin batera mugimenduak koordinatu eta konbinatu.
  • Orientazio zentzua landu
  • Erritmoaren zentzua landu
  • Hanka eta bizkarraren malgutasuna
  • Posizio garbiketa eta zuzenketa.
  • Gorputz adierazpena.
  • Gorputz elementu ezberdinen lanketa eta ezagupena (jauziak, orekak, birak eta akrobaziak)
  • Trebakuntza gailuen erabileran.

Onurak

  • Gure programan ondorengo trebakuntzak lantzeko intentzionalitatea dago:
  • Izaeraren autokontrala
  • Emozioen identifikazioa eta jabetzea
  • Besteen eskubideak errespetatu
  • Besteekiko komentario ezkorrak kontrolatu.
  • Guztion inklusioa
  • Guztiekin jolastu.
  • Zailtasunen aurrean ez dut etsitzen.
  • Jolasaren arauak errespetatzen ditut.
  • Lan taldea eta kooperazioa.
  • Besteen akatsak jasaten ditut.
  • Animoa eta laguntasuna eman besteei.
  • Talde bat agintzen jakin laneko momentu baten.
  • Ikaskide bat agindu dadin jasatea.
Proposatutako erakustaldiak 

Donostiako beste eskolak parte hartzen duten hiru erakustaldi.

Ordutegiak:

HH5, LH1, LH2 eta LH3:

Asteartea eta Osteguna 17:00-tik 18:00-ra

LH4, LH5 eta LH6:

Asteartea eta Osteguna 18:00-tik 19:00-ra

Tokia:

Eskolako Gimnasioa

Nori zuzendua:

5 urtetik 11 urtetara duten umeak.

Kostea:

25€ hilean

Irakaslea:

“Kirol hau gustuko duzuen ume guztiei gonbidatzen zaituztet probatzen etortzera. Zain nauzue!”

Itziar Beluche

Jarduera interesatzen bazaizu…