Hezkuntza eskaintza

 

HAUR HEZKUNTZA

Haur Hezkuntza haurrak jaiotzen direnetik 6 urte bete arte laguntzen dituen etapa da, haur bakoitzaren erritmoa errespetatuz, bere garapen fisiko, afektibo, sozial eta intelektualean laguntzea du helburu. Giro atseginean, jolasaren bidezko ikaskuntza, esperimentazioa eta autonomia errazten dituena.




LEHEN HEZKUNTZA

Lehen Hezkuntza 6 eta 12 urte bitarteko haurrei arreta ematen dien etapa da. Ikasleei laguntzen diegu maila pertsonalean, sozialean eta kognitiboan modu harmonikoan hazteko, bakoitzaren erritmoa errespetatuz. Bizipenez eta modu esanguratsuan lantzen ditugu gaitasunak, garapen sozial eta akademikorako beharrezkoak diren ezagutzak eta tresnak eskura ditzaten. Errespetua, berdintasuna, lankidetza eta elkarrizketa bezalako balioak indartuz.

BIGARREN HEZKUNTZA

Derrigorrezko bigarren hezkuntza da 12 eta 16 urte bitarteko haurrei arreta ematen dien etapa. Etapa honetan zehar, ikasleei hazkunde pertsonalean laguntzen diegu, gaitasun pertsonalak, sozialak eta akademikoak lor ditzaten. Abiapuntua Lehen Hezkuntzan eskuratutako gaitasunak dira, eta ezagutzei, prozedurei eta jarrerei buruzko lanean zentratzen gara, eskakizunarekin eta ahaleginarekin bateragarria den giro eraikitzaile, positibo eta malgu batean. Gure helburua ikasleak bere buruaren irudi ona lortzea da, mundu jasangarri batekiko kontzientziaz eta kezkaz bidean aurkituko dituen erronkei aurre egiteko gai izango dena. Hori guztia erantzukizunetik, kezkak eta espiritu kritikoa sustatuz.