HH5eko ikasleek datorren ikasturtean etapa aldaketa dutenez, irakasle berriekin kontaktua hartzen hasi dira.
Oraingo honetan, musika gelara joan dira irakaslea ezagutzera eta Ainhoak musicosophia saio bat prestatu die.
Garrantzitsua iruditu zaigu musikosophia saio bat gurasoei zabaltzea eta bere seme-alabek datozen ikasturtetan musika gelan biziko dutena partekatzea.
Musika isiltasunetik entzutea ez zaie kostatu,adi egon dira Ainhoak marrazten dituen hari melodikoak jarraituz.
Dantza batekin eta musika masaje batekin saioa bukatu dugu.