Otsailaren 28an Txoko Berri jubilatuen egoitzara gerturatu ziren DBH1eko ikasleak. Proiektu komunitario ikasgaian auzoko zenbait elkarterekin jarri ziren harremanetan eta 3. adineko pertsonei mugikorraren erabileran laguntzeko eskaera jaso zuten. DBH1eko ikasleak proiektu honetan aurrera egin nahi zutela adierazi zuten eta otsailaren 28an izan zen lehen elkartze eguna. Bertan, 3. adineko pertsonek mugikorraren inguruan zituzten dudak ikasleei adierazi zizkien eta ikasleak dudak argitzen saitu ziren.
Oso giro atsegina sortu zen adin ezberdineko pertsonen artean. Eskolako gazteak adineko pertsonentzat irakasle bihurtu ziren egun batez eta ikasleek adineko pertsonek egungo egoera berrietara egokitzeko ipintzen duten saiakera ikusi zuten. Belaunaldi ezberdinen arteko esperientzia hau oso aberasgarria izango dela uste dugu!
Martxoan ere izango dugu aukera berriro ere 3. adinekoengana gerturatu eta hauei mugikorraren erabileran lagundu ahal izateko.