Orientazioa etengabeko laguntza-prozesu sistematikoa da, hezkuntza-jarduerak barnebiltzen, ikasleei oinarrizko konpetentziak eskuratzeko laguntza emateko asmoz, beren proiektu pertsonalaren eta profesionalaren jabe izan daitezen eta herritartasuna gauzatu dezaten (236/2015 Dekretua).
María Reina eskolan familiei eta ikasleei laguntzen zaie eskola-ibilbidean, eta erabakiak hartzeko orientazioa ematen zaie, beren gaitasunak eta interesak hobeto gara ditzaten.
Horregatik, komunikazio estua dugu ikasleekin, irakasleekin eta familiekin (familien bilera orokorrak, orientazio-saio espezifikoak, banakako elkarrizketak, etab.),
Era berean, Tutoretzako Ekintza Planaren jarraipen koordinatua egiten da, tutoreare eta irakasleekin lankidetzan arituz ikasteko zailtasunak hautematen eta aztertzen eta hezkuntza-erantzun inklusiboei buruzko aholkularitza ematen, gaitasunak garatzeko.
Azkenik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieran ikasleei beren etorkizun akademikoari eta profesionalari buruzko orientazioa ematen diegu.