URTE BATEKO HAURREK OGI BIRRINDUAREKIN JOLASTEN DUTE

Urte bateko haurrek ogi birrinduarekin manipulatu eta esperimentatu dute.

Kontzentratuta egon dira ogi birrindua duten objektuak ikertzen eta erabiltzearen ondorioak deskubritzen: zer inbutu erabiliko dut? handia? edo txikia? eta iragazki bat hartzen badut, ogi birrindua kazo batetik bestera pasatu ahal izango dut? Esperimentazioaren bidez konturatu gabe, nozio logiko-matematikoak lantzen hasi dira.

Tailer honen bidez, haurrek kausa-efektu erlazio eta nozio logiko matematiko jakin batzuk ezartzeko gai izateko aukera dute.

Oso gustura egon dira.