Gure ikasleak irakasle – Nuestro alumnado el nuevo profesorado

Aurten ere, iaz hasi genuen egitasmo berdinarekin jarraitu dugu eskolan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek adineko pertsonei mugikorraren erabilerarekin dituzten zalantzak argitzen lagundu diete.  

Adineko 20 pertsona inguru hilabetean behin gure ikasleekin bildu dira Egiatarra elkartean, Kultur Etxean eta baita Maria Reina Eskolan ere. Hauek hainbat  zalantza desberdin adierazi dizkiete gure DBH2ko ikasleei eta erraz ulertzeko moduan azaltzen saiatu dira. Saio hauetan ikasleak irakasle bihurtu dira eta teknologiarekiko dituzten ezagutzak, mugikorrean zailtasunak dituztenei laguntzeko erabili dute. 

Maria Reina Eskolan, maiatzaren 21ean, ospatu dugu azken eguna eta amaiera gisa, guztion artean hamaiketako eder bat dastatu ahal izan dugu. Datorren urtean ere ekintza honekin jarraitzea espero dugu, oso esperientzia aberasgarria izan baita!!


En este proyecto que comenzamos el año pasado el alumno de Educación Secundaria Obligatoria ha ayudado un año más a las personas mayores a resolver sus dudas en el móvil.

Unas 20 personas se han reunido con nuestros/as alumnos/as una vez al mes en la sociedad Egiatarra, en la Casa de Cultura y en la Escuela María Reina. Ellos han planteado dudas de distinto tipo a los/as alumnos/as de 2º de la ESO y han tratado de explicarlas de manera que ellos pudieran entenderlas, mientras muchos mayores han estado tomando apuntes. En estas sesiones los/as alumnos/as se han convertido en profesores y han utilizado su conocimiento de la tecnología para ayudar a los que tienen dificultades en el móvil.

El 21 de mayo hemos celebrado el último día en la Escuela María Reina y hemos preparado un buen almuerzo para poder degustar entre todos. Esperamos continuar con esta acción el próximo curso. ¡¡Es una experiencia muy enriquecedora!!

Volver arriba