Haziberria proiektua: zuhaitzak landatuz, ingurumena zainduz! – Proyecto Haziberria: ¡Plantando árboles, cuidando el medio ambiente!

Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako udaleko Parke eta Lorategien sailak, bertako espezien biziraupena bermatu eta horren garrantziaz etorkizuneko hiritarrak diren ikasleak sentsibilizatu eta kontzientziatzeko Haziberria egitasmoaren proiektuan, gure DBH1eko ikasleek parte hartu dute.

Fase ezberdinak dituen proiektu honetan, kontzeptu ezberdinak landu dira, udaletxearen ekipamendu ezberdinak ezagutu dira eta azken fasean, bertako espezieen bizirautea bermatzeko landaketa bat egin da gure eskolako ingurunean; beti ere, udaletxearen zein Cristina Enea Fundazioaren gidaritza eta laguntza pedagogikoarekin.

Ikasleek primeran pasa dute ekintza hau aurrera eramaten eta bertako espezieek bertako ekosistemari suposatzen dien onurei buruz kontzientzia hartzeko aukera bikaina izan da!

Nuestro alumnado de DBH1 ha participado en el proyecto Haziberria de sensibilización y concienciación de los futuros ciudadanos sobre la supervivencia de las especies autóctonas gracias a “La Fundación Cristina Enea y el área de Parques y Jardines del Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián”.

En este proyecto, que consta de diferentes fases, se han trabajado diferentes conceptos, se han conocido los diferentes equipamientos del Ayuntamiento y en la última fase se ha llevado a cabo una plantación para garantizar la supervivencia de las especies autóctonas en nuestro entorno escolar, con el liderazgo y apoyo pedagógico tanto del Ayuntamiento como de la Fundación Cristina Enea.

¡Los alumnos se lo han pasado en grande llevando a cabo esta acción y ha sido una excelente oportunidad para tomar conciencia de los beneficios que supone para el ecosistema local las especies autóctonas!