Maria Reinaren konpainiak 50. urteurrena ospatu du – La compañía de Maria Reina celebra su 50 aniversario

Aurtengo Haur Danborradako desfilea oso berezia izan zen Maria Reina Eskolarentzat. Egiako konpainiak 50 urte bete zituen lehen aldiz haur danborrada atera zuenetik.

1973an jarri zen martxan danborrada. Bere jatorriaren omenez, konpainiak Donosti Gain Elkartearekin batera hainbat musika-pieza jo zituen Plaza Haundin, eta oso topaketa hunkigarria izan zen.

Goizean Donostiako kaleetan desfilatu ondoren, arratsaldean Maria Reina Parrokiako konpainiarekin ere jo zuten.

Oso egun berezia eta polita izan zen, eta ziur taldekide guztien oroimenean geratuko dela.

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu konpainia honek hasierako gogo eta ilusio berberarekin jarrai dezan denbora eman duten pertsona guztiei.

El desfile de este año en la Tamborrada Infantil fue muy especial para Maria Reina Eskola. La compañía de Egia cumplió 50 años desde que sacara por primera vez su tamborrada infantil.

En 1973 fue el año en que se puso en marcha la tamborrada. Como homenaje a sus orígenes, la compañía tocó junto con la Sociedad de Donosti Gain varias piezas musicales en Plaza Haundi, siendo un encuentro muy emotivo.

Después de desfilar por la mañana por las calles de Donosti, a la tarde también tocaron junto con la compañía de la Parroquia de María Reina.

Fue un día muy especial y bonito, que seguro que quedará en el recuerdo de todos sus componentes.

Aprovechamos la ocasión para agradecer a todas las personas que han dedicado y dedican su tiempo a que esta compañía se mantenga con la mismas ganas e ilusión que en sus comienzos.