fbpx

STEAM

Science (ciencia), Technology (tecnología), Engineering (ingeniería) Arts (artes) y Mathematics (matemáticas)

STEAM ikasgaiaren helburua ikasleak zientzia, teknologia, ingenieritza, arte eta matematika munduetara gerturatzea da. Horretarako, hiruhilero bizpahiru proiektu desberdin egiten ditugu non, beharrezko jakintzak barneratu eta praktikara eramaten ditugun.

Lanbide desberdinetan egiten den geometriaren erabileran, 3D diseinutik igarotzean edota bisualki programatzerakoan, ikasleen pentsaera konputazionala lantzen dugu gaur egungo eta etorkizuneko bizitzari aurre egiteko prest egoteko.

Marrazketa artistikoarekin, eraikin baten planoa diseinatzerakoan edota komiki baten gidoia pentsatzerakoan sormena lantzen dugu, bizitzan zehar beharko dituzten tresnak eta baliabideak bere kabuz gauzatzeko gai izateko.

Arazo bati aurre egiteko errobotika edo hidraulika erabiltzerakoan, joku elektrikoak sortzerakoan edota artearen inguruan azterketa lanak egiterakoan pentsamendu zientifikoa eta pentsamendu kritikoa lantzen ditugu, geroko lanpostuetarako beharko dituzten jakituriak, autonomia eta zentzutasuna bermatzeko beharko dituzten zimenduak barneratu ahal izateko.

Guztira, modu interesgarri eta hezigarri batean urtean zehar eskolako ikasgai desberdinetan lantzen diren gaiak praktikara eramaten dituen arloa da STEAM.

El objetivo de STEAM es acercar al alumnado a los mundos de la ciencia, la tecnología, la ingeniería, el arte y las matemáticas. Para ello, cada trimestre realizamos dos o tres proyectos diferentes en los que interiorizamos los conocimientos necesarios y los llevamos a la práctica.

En el uso de la geometría en las diferentes profesiones, en el paso por el diseño 3D o en la programación visual, trabajamos el pensamiento computacional del alumnado para estar preparados para afrontar la vida presente y futura.

Con el dibujo artístico trabajamos la creatividad a la hora de diseñar el plano de un edificio o pensar el guión de un cómic, para ser capaces de ejecutar por sí mismos las herramientas y recursos que van a necesitar a lo largo de su vida.

A la hora de utilizar la robótica o la hidráulica para hacer frente a un problema, a la hora de crear juegos eléctricos o a la hora de realizar trabajos de estudio en torno al arte, trabajamos el pensamiento científico y el pensamiento crítico, para poder asimilar los cimientos que van a necesitar para futuros puestos de trabajo, para garantizar su autonomía y sensatez.

En total, STEAM es un área que de una manera interesante y educativa lleva a la práctica los temas que se tratan a lo largo del año en las diferentes materias de la escuela.