Udaberria esploratzen: ikaskuntza-abentura parkean – Explorando la primavera: una aventura de aprendizaje en el parque

Parkera egin dugun  irteera esperientzia zirraragarria eta hezitzailea izan da haur hezkuntzako ikasleentzat, honekin, udaberriaren etorrera ikertu eta ezagutzeko aukera izan baitugu.

Parkera iristean, haurrek, loraldian dauden lore eta zuhaitz ugari ikusteko eta ukitzeko aukera izan dute. Irakasleek  parkean barrena gidatu dituzte haurrak, landare espezie ezberdinak seinalatuz eta udaberriaren etorrerarekin paisaia nola eraldatzen den azalduz.

Era berean, gure ikasleek, beste gauza asko ikusteko aukera izan dute, besteak beste; loreen artean hegaka zebiltzan tximeletak, erleak eta zuhaitzen adarretik kantari zebiltzan txoriak.

Ondoren, ikasitakoa praktikan jartzeko unea iritsi da. Gure txikiak, zuhaitz baten itzalpean eseri dira eta orri txuri batean eta koloretako margoak erabiliz, zuhaitzen hostoak eta inguruko lasaitasuna islatzen saiatu dira. Honetarako, beren esku txikiak erabili dituzte.

Bitartean, haurrek behatzen eta entzuten ari zirena partekatu dute beraien artean, honela, lankidetza-giroa sortuz. Batzuek  lore baten zatiak identifikatzen lagundu diote lagunari, beste batzuek, berriz, zuhaitz bat, txori bat… marrazten lagundu dute.

Eskolara iritsi garenean, beren marrazkiak harro erakutsi dizkiete gainontzeko ikasleei!

La visita al parque ha sido una experiencia emocionante y educativa para el alumnado de infantil, quienes han tenido la oportunidad de explorar y descubrir la llegada de la primavera.

Al llegar al parque, han sido recibidos por la vegetación primaveral, adornada con una variedad de flores y árboles en plena floración. Las andereños han guiado a los/as más pequeños/as en un recorrido por el parque, señalando las diferentes especies de plantas y explicando cómo la primavera transforma el paisaje.

Además, han observado mariposas revoloteando entre las flores, abejas zumbando, y diferentes pájaros cantando desde las ramas de los árboles.

Luego, ha llegado el momento de poner en práctica lo aprendido. Equipados con hojas de papel y pinturas de colores, los/as niños/as se han sentado bajo la sombra de un árbol y han comenzado a dibujar. Con sus pequeñas manos han plasmado en el papel los colores de las flores, las hojas de los árboles y la tranquilidad del entorno natural que los rodeaba.

Mientras han dibujado, también han compartido entre ellos/as lo que estaban observando  y lo que estaban oyendo, creando un ambiente de colaboración… Algunos/as se han ayudado mutuamente a identificar las diferentes  partes de una flor, mientras que otros han intercambiado ideas sobre cómo dibujar un árbol, un pájaro,…

Ya en la escuela, se han sentido orgullosos y han expuesto sus dibujos para el disfrute de todos y todas.

Volver arriba